Zegamako fabrika handia
Zegaman, Aizkorriren magalean dagoen herria izanik, abeltzaintzak eta basogintzak indar handia izan dute. Baina industriak ere izan du bere pisua. Garai ...
Zegaman, Aizkorriren magalean dagoen herria izanik, abeltzaintzak eta basogintzak indar handia izan dute. Baina industriak ere izan du bere pisua. Garai batean burdinolak egon ziren, noski. Joan zen mendean erremintak, eraikuntzarako materialak, giltzak, lixiba… egiten zituzten enpresak egon ziren bertan.
Bestalde, Zegamak ere eduki zuen bere fabrika handia: paper-fabrika. 1923an ireki zuten eta ehun langile baino gehiago izan zituen. Argazkia lehen urteetakoa da. Fabrika 1987ko udazkenean itxi zuten.
Desindustrializazioak Zegaman ere eragina izan zuen, baina 2003an Goierri Behea industrialdea ireki zuten eta industria berrindartu egin zen.