Altsasuko atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur Beasainen
Gaur, 19:00etan, Beasaingo Bideluze plazan, azken egunetan Altsasun Guardia Zibilak egindako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute, Muntai polizialik ez lelopean. Beasaingo hainbat herri mugimenduk antolatu dute eta “deialdiari indarra emateko, bakoitzak bere eskuorriak, pankartak, lemak eta abar ekartzera” gonbidatu nahi dituzte herritarrak.
Urriaren 14an Altsasuko Koxka tabernan ustez bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik, zazpi gazte sartu dituzte kartzelan.