Aralarko pisten aurka protesta egin dute Zerainen
Herri Txikien Nazioarteko Kongresua hasi dute gaur Zerainen, eta hasera ekitaldiarekin bat eginez, Aralarko pisten proiektuaren aurkako protesta egin dute, Landarlan ingurumen elkarteak deituta. Aralar bizirik! lemapean bildu dira hainbat herritar, eta instituzioetako ordezkariei “Aralarko pisten inguruko kezka eta proiektuarekiko aurkakotasuna” erakutsi nahi izan diete.