Idazlan eta krisma lehiaketako oinarriak aurkeztu dituzte
Zumarraga eta Urretxuko udalek Gabonetako 28. krisma eta idazlan lehiaketak antolatu dituzte. Bi herrietan ikasten duten eskola umeek har dezakete parte. Lehiakide bakoitzak lehiaketa bakoitzean lan bakarra aurkez dezake. Krisma
Zumarraga eta Urretxuko udalek Gabonetako 28. krisma eta idazlan lehiaketak antolatu dituzte. Bi herrietan ikasten duten eskola umeek har dezakete parte. Lehiakide bakoitzak lehiaketa bakoitzean lan bakarra aurkez dezake.
Krisma lehiaketan hiru talde egongo dira: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoena, 3. eta 4. mailakoena eta 5. eta 6. maila-koena. Krisma egiteko materiala egile bakoitzak aukeratu ahal izango du. Lana egiteko kartulina, papera edo antzeko material bat erabili behar da eta gehienez A4 neurria izan behar du.
Idazlan lehiaketan, berriz, bi talde bereiziko dira: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoena eta 5. eta 6. mailakoena. Lanak euskaraz izango dira eta gaiak honako hauek: 3. eta 4. mailakoena, Olentzero nekatuta zegoen opariak banatzeaz, eta 5. eta 6. mailakoena, Poza eta tristura nahastu ziren Gabon haietan. Lehen taldekoen lanak orrialde batekoak izango dira gehienez eta bigarren taldekoenak bikoak.
Krismak eta idazlanak egilearen izen-abizen, ikastetxe, maila, helbide eta telefono zenbakiarekin batera aurkeztu behar dira Zumarragako kultur etxean edo Urretxukoan, abenduaren 2a baino lehen. Epaimahaiko kideek abenduaren 23an emango dute ezagutzera hartutako erabakia: 18:00etan, Zumarragako kultur etxean. Ekitaldi berean sari banaketa egingo da. Talde bakoitzean hiru lagun sarituko dituzte. Saritutako lanak eta aipamen berezia jasoko dutenak udalen webguneetan jarriko dira ikusgai.