Ortzadarren argazki erakusketa Barrenan abenduaren 2ra arte
Ordiziako Ortzadar Argazkilari Elkarteko hainbat partaideren argazkiak ikusgai daude Barrena Kultur Etxeko areto nagusian jarri duten erakusketan; Aitzol Arruabarrena, Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero, Miguel Cavero, Juan Mendizabal, Fran Pedrouso eta Unai Arnazen lanak ikusi daitezke, parte-hartzaile bakoitzaren hiru argazki hain zuzen. Ortzadarrek antolatzen duen VII. argazki erakusketa, abenduaren 2ra arte egongo da ikusgai, argazkizale eta gerturatzen den guztiarentzat, 18:00etatik 20:00etara jai egunetan izan ezik.
Ortzadar elkartea
Ordiziako Barrena Kultur Etxean dute lokala Ortzadarrekoek. Bazkideak asteartero, 19:00etatik 21:00ak bitarte biltzen dira bertan argazkigintzaren inguruan sortzen diren askotariko gaiei buruz hitz egiteko, esperientziak konpartitzeko edo irteera eta tailerrak antolatzeko. Argazkilaritza gustoko dutenentzat, bileretara joateko gonbita luzatu dute Ortzadarrekoek.