Probatu eta gozatu ekimena Gazte Txokoan
Legazpiko Udaleko euskara sailak antolatu du, 17:30ean hasiko da eta gurasoei zein haurrei zuzenduta dago
Probatu eta gozatu ekimena antolatu du Legazpiko Udaleko Euskara sailak. Hiru adin tarteetan banatuko dituzte haurrak: 3-5, 6-8 eta 9tik aurrera. Euskarazko jostailu berri eta erakargarrienak jarriko dira ikusgai. Helburua probatu, jolastu, gozatu eta ideiak hartzea da. 17:30etatik 19:30era Gazte Txokoan.













