Hasi da Beasaingo areto futbol txapelketa, talde bat gehiagorekin
atal berezian, asteroko emaitzen jarraipena, taldeen argazkiak eta aurreko urteetako finaletako bideoak daude ikusgai.
EMAITZAK:
Beasaingo areto futbol txapelketa martxan da, beste behin ere. 41. edizioa du aurtengoa, eta aurten, hamalau taldek –iaz baino bat gehiago– parte hartuko dute. Pasa den asteburuan jokatu dituzte aurreneko partidak, eta kanporaketak, apirilera bitartean jokatuko dituzte; finala berriz, ohi bezala, Beasaingo Loinatz jaietan jokatuko dute.
Aurreneko jardunaldian, Zulo taldea jarri da lider, lehen partida 7-1eko emaitzarekin irabazi eta gero. Los Chicos del Maiz eta Arane taldeak dira, average-agatik, sailkapeneeko bigarren eta hirugarren taldeak.
Beasaingo areto futbol txapelketaren
- Los chicos DM 4 – 2 Koiote
- Patxangas 2 – 3 Kilker
- Arane 3 – 1 Garaitezinak
- Kabka 4 – 3 Rhusbi Kattalin
- Zulo 7 – 1 Banba
- Txerkole 2 – 2 Jumanji
- Jazpana 2 – 1 Zintzharri