Legazpiko Agenda 21eko Foroak basoen egoera aztertuko du
Hurrengo bilera azaroaren 24ean egingo dute, arratsaldean
Legazpiko Agenda 21eko Foroa ostegunean bilduko da 18:30etik 20:00etara udaletxeko batzar areto nagusian. Aurtengo azken saioa izango da eta Legazpiko baso publikoen kudeaketa izango dute hizpide nagusi. Basoen kudeaketa iraunkorrerako plan berria idazteko lanak abiatu dira eta foroaren antolatzaileei interesgarria iruditu zaie gaia ekartzea. Udalerriko hiru eremu zehatzetan ekinbide egokienak aztertuko dituzte; hain zuzen, Lakiolan, Arrasetan eta Trikutxetan.