Mikel Mendizabalek irabazi du Arriarango II. Udako argazki lehiaketa
Pasa den larunbatean babarrun janaren bueltan elkartu ziren arriarandarrak Intxaurpe elkartean. Bazkalondoren, II. Udako Argazki lehiaketara aurkeztuko lanak ikusi eta sari banaketa egin zuten. Mikel Mendizabalek jaso zuen lehenengo saria; Joxpi Irastorzak bigarrena eta Josune Jauregik hirugarrena.