Ormaiztegiko haurren danborrada, iruditan
San Andres jaien bezperakoak egin dituzte dagoeneko Ormaiztegin. Larunbateko elegante egunaren ondoren, atzo umeen txanda izan zen, haurren danborrada egin baitzuten. Eguardian atera ziren dozenaka gaztetxo, danborrak soinean hartuta, martxa ezagunak joaz. Herria zeharkatu eta gero, udaletxeko plaza parean gelditu ziren, azken saioa egiteko.
Datorren asteburuan hasiko dituzte ofizialki San Andres jaiak Ormaiztegin, eta hilaren 29an, zaindariaren egunaren bezperan, egingo dute helduen danborrada.