Alos Quartet taldearekin agurtuko da aurtengo Azaroan Musika zikloa
Kontzertua azaroaren 27an izango da Latxartegin; 26an errondailak joko du Santikutz egoitzan
Garden izena jarri diote azken lanari. Garden hitzak euskaraz nahiz ingelesez dituen adierak uztartuz: euskaraz, garbia zein argia esan nahi du; ingelesez, lorategia. Laukotearen zeinu bereizgarria dira soinu dotorea eta sortzen duten giro intimoa. Disko berrian aurreko biei edan duten musika ezberdinetatik eratorritako estilo originala batu diote.
Latxartegira diskoa osatzen duten hamahiru abestiak ekarriko dituzte. Diskoan hainbat artisten laguntza izan dute: Eñaut Elorrieta, Silvia Iriondo, Oreka TX, Harkaitz Cano eta Bill Cooley.
Errondaila eta Goiz Deia
Azaroan Musikaren baitan, larunbatean, azaroak 26, Alaitasuna errondaila Santikutz egoitzan izango da 17:00etan eta Goiz Deia txistulari taldeak kalejira egingo du biharamunean, igandearekin, 09:00etatik aurrera.













