
Banaketen urtea izango da datorren hau Goierriko txirrindularitzarentzat. Duela bi hilabete zabaldu zen Izagirre anaiek taldekide izateari utzi eta bakoitzak bere bideari ekingo ziola; Gorkak Movistarren eta Ionek Bahrain-Merida taldean. Baina iaz Euskadi Basque Country Murias taldean elkarrekin aritu zen laukote goierritarra ere, banandu egingo da. Batetik, Jon Ander Insausti Bahrainera doalako, Ion Izagirre lehengusuarekin batera. Eta bestetik, Alex Aranburu Caja Rural talde nafarrean ariko delako. Garikoitz Bravo eta Pello Olaberria dira Muriasen jarraituko dutenak. Hala, duela urtebete argazkian elkarrekin agertzen ziren lauak, hiru talde ezberdinetan ariko dira 2016-17 denboraldian.
Honela geldituko da Goierriko txirrindularien ordezkaritza, profesional nahiz afizionatu mailan:
GOIERRIKO TXIRRINDULARIAK 2016-17 denboraldian
Profesional mailan:
· Gorka Izagirre Movistar Team World Tour
· Ion Izagirre Bahrain Merida World Tour
· Jon Ander Insausti Bahrain Merida World Tour
· Alex Aranburu Caja Rural – RGA Continental profesional maila
· Garikoitz Bravo Euskadi-BC Murias Continental maila
· Pello OIaberria Euskadi-BC Murias Continental maila
Afizionatu mailan:
· Ander Alonso Caja Rural (elite/sub23) Afizionatuak
· Iker Azkarate Caja Rural (elite/sub23) Afizionatuak
· Ahetze Arratibel Ampo-Goierriko TB Afizionatuak
· Eriko Mujika Ampo-Goierriko TB Afizionatuak
· Asier Unanue Ampo-Goierriko TB Afizionatuak
· Mikel Paredes Ampo-Goierriko TB Afizionatuak
· Josu Urrestarazu Ampo-Goierriko TB Afizionatuak