Carlos de Cos argazkilariak irabazi du Ataungo rallya
Hirugarren urtez jarraian, Carlos de Cos argazkilari soraluzetarra nagusitu da Ataungo argazkigintza rallyan. Larunbatean banatu zituzten 12. ekitaldiko sariak, Herri Antzokian. Bigarren Carlos Mediavilla urretxuarra izan da.
Ataundarren atalean, lehen saria Andoni Aizpuruak jaso du, eta bigarrena Iker Contrerasek. Rallya urriaren 2an izan zen, eta goiz osoan atera ahal izan zituzten jarritako gaien inguruko argazkiak, Ataunen bertan. 59 partaide izan dira. Guztien lanen ikustaldia egin zuten, larunbatean.