Irakurketa errazari buruzko erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa
Zumarragan irakurketa errazari buruzko erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa antolatu dituzte. Erakusketa Zelai Arizti kultur etxeko sarreran jarri dute eta hitzaldia ostegun honetan izango da, 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian. Irakurketa
Zumarragan irakurketa errazari buruzko erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa antolatu dituzte. Erakusketa Zelai Arizti kultur etxeko sarreran jarri dute eta hitzaldia ostegun honetan izango da, 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian.
Irakurketa errazeko liburuak zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertzeko modukoak dira. Izan ere, irakurketarako sarbidea behar soziala eta eskubidea da. Dokumentu eta liburu hauek ardura bereziarekin landuak izan dira, populazioaren %30ak irakurtzeko zailtasunak baititu.
Erakusketan irakurketa errazari buruzko panelak jarri dituzte. Hilaren 30a bitartean egongo dira kultur etxean. Hitzaldiari dagokionez, Blanca Mata Faurik emango du. Ikastaroa urtarrila amaieran emango dute, Zelai Arizti kultur etxean. Irakasle, hezitzaile eta terapeutei zuzendua dago bereziki. Lau orduko bi jardunaldi izango dira. Doan izango da eta parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 24a baino lehen eman behar dute izena.