Patxi Zubizarretak Vitoria-Gasteiz Itzulpengintza Saria jaso du
Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak Vitoria-Gasteiz Itzulpengintza Saria jaso du, haurrentzako literaturaren arloan. Pablo Zapataren Dalai Lamaren Zaldiak lana itzuli zuen Zubizarretak, eta 9.000 eurorekin saritu dute orain. Gazteentzako literaturari dagokionean berriz, Koro Navarro saritu dute, Edgar Allan Poeren Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk lanari esker.
Gasteizko Udalak bi itzultzaileen lana gorapiatu zuen, euskarazko literaturaren alde egindako lanagatik. “Patxi eta Koro bezalako profesionalei esker, nazioarteko literaturaren lanik onenak gure hizkuntzan, euskaraz gozatzeko aukerra dugu”. Sari banaketa abenduaren 2an egingo dute, Oihaneder Euskararen Etxean, Euskararen Eguneko ekitaldien barruan.
Berriki, Erantzuna haizean dabil eleberria ere argitaratu du Patxi Zubizarretak, Txalaparta argitaletxearekin. Tomas protagonistak, duela 30 urte Hendaia eta Bartzelona artean bizikletaz egindako bidaia da liburuaren ardatza, baina garaiko gertakari politiko eta sozialak, aldaketa haizeak eta maitasuna ere lantzen ditu, besteak beste.