Arantxa tabernak irabazi du Elegante Eguneko pintxo lehiaketa
Ormaiztegiko Elegante Egunarekin batera, III. Pintxo Eleganteen lehiaketa egin zuten Ormaiztegin, pasa den asteburuan. Herritarrek pintxoak probatu eta boto bidez aukeratzen dute irabazlea. Aurten Arantxa taberna (Pio-enea herritarrentzat) izan da saria jaso duena. Gaur bertan egin dute sari banaketa, Arantxa tabernan.
Guztira 360 boto jaso dituzte aurten. Boto kopuruaren eta jasotako balorazioen arteko batazbestekoa eginda, 9,03 puntu jaso ditu Arantxa tabernak. Haren atzetik gelditu dira Txistu (7,84 puntu), Murua (7,68 puntu) eta Arana (6,7) tabernak.
Parte hartu zutenen artean egindako zozketan, berriz, Manu Barreiro beasaindarrak lortu du Kuko jatetxeko bi lagunentzako otordua. Zozketa asteartean egin zen, Ormaiztegiko udaletxean.