Lazkaoko hirugarren sektorea eta enpresak gida batean argitaratu dituzte
lazkao.eus) Gida atalean ere ipini dute informazioa, eta eguneratzeko modua izango da.
Etxe bakoitzaren izena, helbidea, telefonoa, webgunea eta zein sare sozialetan dagoen adierazten du Gidak. Ikom komunikazio taldeak ekoitzi du.
Lazkaoko alkate Felix Urkolak herriko enpresek “lanpostuak sortzen burutzen duten ahalegina” eskertu du. “Sektore asko zaudete, eta herriari bizia ematen diezue. Lanpostuak sortzeko tresna onena zaretela argi dago. Lazkaok momentu honetan %7,7ko langabezia tasa dauka; ez da kasualitatea hori”, esan du Urkolak.
Gida Komertzialarekin “Lazkao zer den erakutsi” nahi dute. “Helburua Lazkaoko jardueraren argazkia herritarrei proiektatzea da, eta baita Lazkaotik kanpora ere, bai Goierrira, eta, zergatik ez, bai eskualdetik urrunago”.
Lazkaoko ekoizpen giharrea eta zerbitzu eskaintza gida bakarrean argitaratu du Lazkaoko Udalak, eta gaur eguerdian aurkeztu dute, enpresa, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako profesional askoren aurrean. Lazkaoko Gida Komertzialak 40 orrialde ditu, eta lau ataletan banatuta dago, kolore banarekin desberdinduta: Merkatariak sailean 62 establezimenduren berri dator, Ostalaritzan 36 etxerena, Enpresetan 59 lantegirena eta Zerbitzuetan 55ena.
Denera Lazkaoko 212 enpresaren informazioa jaso dute. Bihar banatuko dute etxeetara. Papereko gida liburuxkaz gain, udalaren webgune ofizialean (