Ordiziako biboterik dotoreenak
Taldeko saria, Goierri Telebistak jaso du. Mister saria Xiker Blancok eta Miss saria, Maite Lizaso eta Arantzazu Madrazo ama-alabek.
Ordiziako Movember mugimenduko MoTown taldeak antolatuta Mofesta egin dute gaur iluntzean Ordizian. Puzgarriak eta eskulanak egiteko aukera izan da txikientzat eta ondoren, Miss etaMister Movember sari banaketa egin dute, Ordizian Merkatari Elkartearen facebookeko orrian bibotearekin argazkia igo dutenen artean. Hiru sari banatu dituzte:
- Taldeko saria: Goierri Telebista.
- Mister saria: Xiker Blanco.
- Miss saria. Maite Lizaso eta Arantzazu Madrazo.













