Martxoko mobilizazioen irudia
Datorren ostegunetik aurrera Itsasondo Jaso enpresako langileek greba mugagabe partziala hasiko dute “hitzarmen duin baten alde”. Orain dela urtebete hasi ziren negoziaketak eta langileek “soldataren igoeraren gainetik eskubide sozialak lehenetsi” dituzte. Enpresa batzordeak “alternatiba ezberdinak porposatu” dizkio zuzendaritzari akordio batera heltzeko helburuarekin baina zuzendaritza “ez da bere posiziotik mugitzen”
Joan den martxoan bost eguneko greba egin zuten eta gerostik saiakera ezberdinak egin dituzte akordio batera iristeko. Batzarrak %70eko babesarekin, greba mugagabe partziala deitu dute datorren osteguna, abenduaren 1etik aurrera.