Orkli Ordizia emakumezko taldea martxan
Orkli Ordizia emakumezkoen errugbi taldeak asteburuan ekin dio bere ibilbideari, Bera Bera taldearen kontrako lagunarteko partida batekin. Bi taldeak hasi berriak badira ere, ordiziarrek maila ona erakutsi dute, eta baita garaipena lortu ere. Kluba ere, gustura agertu da taldearekin, eta “gogo eta kemen bikaina” erakutsi dutela “serio” datozela nabarmendu dute. Bi taldeetako jokalarien artean joko garbia eta giro ederra izan zen, eta hori “oso positiboa” da taldearen ustetan.
Taldea osatu dute, baina oraindik jokalari gehiagoren beharra dute. Hori dela eta, interesa duten neska guztiei egin diete deia, taldea ezagutu eta probatzera etor daitezen. Entrenamenduak asteazkenetan (18:00) eta ostiraletan (18:30) egiten dituzte, Ordiziako Altamira estadioan.