Zegamak irabazi du taldekako Euskal Herriko Mendi Duatloia
Irailaren 3an Beasainen hasi eta, pasa den larunbatean, azaroaren 26an, Zegaman bukatu zen Euskal Herriko Mendi Duatloi txapelketa. Tartean, urriaren 1ean, Arriaranen ere jokatu zen.
Euskal Herriko herrialde guztietan jokatutako hamabi lasterketaren ondoren, sailkapen orokorrak honela gelditu dira. · Gizonezkoetan: Alain Santamaria (Errioxa), Alex Ordeñana (Usansolo, Bizkaia) eta Aitor Perez Arrieta (Zegama). · Emakumezkoetan: Zuriñe Prados (Artziniega, Araba), Esti Gartzia (Usasonsolo, Bizkaia) eta Laura Perez (Bizkaia). · Taldeka: Zegama.