Heldu da edukiontzi grisa Urretxura
Urretxun edukiontzi grisak jartzen hasi dira jada. Grisa jartzearekin batera, berdea kentzen ari dira. Edukiontzi berrian errefusa bota behar da. Astelehenetan eta ostiraletan bakarrik ireki ahal izango da. Grisa irekitzeko
Urretxun edukiontzi grisak jartzen hasi dira jada. Grisa jartzearekin batera, berdea kentzen ari dira. Edukiontzi berrian errefusa bota behar da. Astelehenetan eta ostiraletan bakarrik ireki ahal izango da.
Grisa irekitzeko txartela behar da. Edukiontzi marroiaren txartela eskatu zutenek txartel hori bera erabili behar dute. Txartelik ez dutenek, udaletxean eskatu behar dute.
Txartelarekin batera, edukiontzi marroia erabiltzeko giltza, poltsak eta kuboa emango dizkiete. Gabonen ondoren, organikoaren edukiontzi marroia ere txartelarekin irekiko da.
Grisak ez diren gainontzeko edukiontziak, orain arte bezala, egunero zabalik egongo dira. Bestalde, pixoihalentzako edukiontziak jarri behar dituzte. Horiek ere txartelarekin irekiko dira eta egunero erabili ahal izango dira, baina horretarako beraien beharra duten guraso eta agureak udaletxetik pasa behar dira txartela aktibatzera.