Irribarria eta Albisu, binakako txapelketan
Ostiralean hasiko da 2017 Binakako Txapelketa, eta aurten, bi goierritar ariko dira lehian. Iker Irribarria eskuz banakako txapeldunak, Rezustarekin batera jokatuko du. Jon Ander Albisu ataundarra berriz, Artolarekin ariko da.
Ostiralean bertan jokatuko dute Albisuk eta Artolak, Ezkurdia eta Merino II.aren aurka, Zestoan. Igandean berriz, Zumarragan ariko dira Irribarria eta Rezusta; parean, Elezkano II. eta Zabaleta izango dituzte.
Final laurdenetako ligaxkako partidak, martxoaren 5era arte jokatuko dira, bi itzulitan. Finalerdiak martxoan izango dira, eta finala, apirilaren 9an.