Maialen Akizu, Xenpelar Sariko finalean
Argazkia: bertsolari.eus Maialen Akizu bertsolari urretxuarra da Xenpelar Sariko lehen finalista. Asteburuan Errenteria-Oreretan jokatutako lehen finalerdia irabazi du Akizuk, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 8an jokatuko den finalerako. Finalaurreko saioan,
Argazkia: bertsolari.eus
Maialen Akizu bertsolari urretxuarra da Xenpelar Sariko lehen finalista. Asteburuan Errenteria-Oreretan jokatutako lehen finalerdia irabazi du Akizuk, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 8an jokatuko den finalerako. Finalaurreko saioan, Aratz Igartzabal Gabiriarra ere aritu zen kantuan; hirugarren egin zuen. Horrela gelditu ziren lehen saioko puntuazioak:
- Maialen Akizu ……….. 242,1 puntu
- Beñat Mujika …………. 221 puntu
- Aratz Igartzabal ……… 220,5 puntu
- Eli Pagola ………………. 206,5 puntu
- Sarai Robles …………… 199,5 puntu
- Asier Rubio …………….. 189 puntu