San Silbestre kros mistoan izena emateko aukera
Plazaola Urola triatloi taldeak San Silbestre kros mistoaren bigarren edizioa antolatu du. Abenduaren 31n izango da, 16:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan. Parte hartzaileek 2,5 kilometroko ibilbide lauari bi itzuli eman beharko dizkiote.
Plazaola Urola triatloi taldeak San Silbestre kros mistoaren bigarren edizioa antolatu du. Abenduaren 31n izango da, 16:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan. Parte hartzaileek 2,5 kilometroko ibilbide lauari bi itzuli eman beharko dizkiote. Proba erabat herrikoia izango da eta nahiz eta bakarka aritzeko aukera egongo den, antolatzaileek bikoteka parte hartzera gonbidatu nahi dute jendea. Korrikalariek herrikrosa.eus webgunean eman behar dute izena.