Danbor hotsek hartu dituzte Ormaiztegiko kaleak
San Andres jaiak azkenetan dira dagoeneko; bi asteburutako ospakizunen ondoren, zaindariaren egunarekin bukatuko baitira gaur festak. Azken hondarrak aprobetxatu dituztenak izan dira, ordea. Bart gauean, helduen danborrada egin zuten, eta gauerdi aldera, danbor hotsez bete ziren herriko kaleak.
Gaur berriz, San Andres eguna ospatuko dute Ormaiztegin. Mezaren ondoren, udalak eskainitako hamaiketakoa izango da plazan. Ordubatean berriz, herri kirol jaialdia egingo dute Muxika plazan. Arratsaldean (17:30). A fuego lento ikuskizuna izango da Zumalakarregi kaleko karpan, eta 19:00etan, Demode Quartet taldeak kontzertua egingo du, Muxika plazan. Goiz eta arratsaldez, umeentzako puzgarriak izango dira, Zubipe kiroldegian.