Garingo eta Arriarango lasterketak gehitu zaizkio II. Goierri Trail Kopari
Bigarren edizioa sei lasterketek osatuko dute: Garingoa, Arriarangoa, Gabiriakoa, Segura-Zeraingoa, Urretxukoa eta Idiazabalgoa. Urtarrilaren 22an hasi eta irailaren 11n bukatuko da
Goierriko hainbat mendi lasterketa elkartu eta aurten aurreneko aldiz martxan jarritako egitasmoa da Goierriko Trail Kopa. Gabiria, Segura, Urretxu-Zumarra- ga eta Idiazabalgo mendi lasterketekin abiatu zen, eta datorren urtean egingo duten bigarren edizioan, beste bi lasterketa gehituko zaizkie orain artekoei: Beasainen egiten diren Garingo eta Arriarango probak. Hala, guztira bost lasterketa motz izango dira, 10 eta 17 kilometro artekoak; eta beste bost luzeak edo trail motakoak, 20-27 kilometro artekoak. 2017ko Goierri Trail Kopa urtarrilaren 22an hasiko da, Garingo probarekin. 11 kilometroko lasterketa izango da. Bukatu, berriz, Idiazabalgoarekin bukatuko da, irailean. Goierriko lasterketetan Goierriko korrikalarien parte hartzea bultzatzea da Koparen helburua. Aurten, 300 goierritarrek hartu dute parte lau probetan. Lasterketa luzean Juanjo Igartzabalek eta Laida Elizegik jaso zuten txapela; motzean, Imanol Inzak eta Garazi Golmaiok. Sei lasterketa
- Urtarrilak 22. Garinen, Beasainen.
- Martxoak 18. Arriaranen, Beasainen.
- Apirilak 8. Leharrei, Gabirian.
- Maiatzak 6. Sanson lasterketa, Seguran eta Zerainen barrena.
- Maiatzak 14. UZ Trail, Urretxun.
- Irailak 10. Axari, Idiazabalen.