Iñaki Zubeldia harategiak irabazi du Gipuzkoako XVIII. odolki lehiaketa Ordizian
Gipuzkoako 18. odolki lehiaketa egin da Ordizian eta Beasaingo Iñaki Zubeldiak eraman du lehenengo saria. Horretaz gain beste lau sari banatu dira eta guztiak Goierrin gelditu dira. Goiz osoan zehar epaimahaia, gastronomia arloko adituez osatutakoa, lehiaketara aurkeztutako 17 odolkiak dastatzen aritu da eta 13:00a aldera eman dute irabazlearen izena.