Irrizblai aisialdi taldea aurkeztu dute Ordizian
Irrizblai izeneko aisialdi talde berri bat sortu da Ordizian eta gaur egin dute taldearen eta irudiaren aurkezpena Barrena Kultur Etxean. Talde berri horren helburua, Ordiziako aisialdiaren eskaintza osatu eta zabaltzea izango da, bere ikuspegirik zabalenean. Epe luzera begira, aisialdi taldean parte hartzen duten haurrek, bertako etorkizuneko begirale izateko lan egingo dute.
Ordiziako gazteez gain, Goierriko beste herri batzuetako gazteek ere osatzen dute Irrizblai. Ordizian bakarrik ez, eskualde mailan ere ekintzak antolatzea delako asmoa. Dagoeneko 40 lagunek osatzen dute taldea. Dena den oraindik taldean sartu nahi duenak, badu aukera, beraiekin harremanetan jarrita.
Aurkezpenaz aparte, Irrizblai taldearen negulekuen proposamenaren berri eman dute. Gabonetako opor garaian goizetan eskulanak, ibilaldiak, festak eta irteerak egingo dituzte. Txikienentzat “txikiblai” izango da aukera; 2 urtetik 5 urtera bitarteko haurrei zuzendua. Lehen hezkuntzakoentzat berriz “gazteblai”; 1.go mailatik 6.mailaraino. Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era, goizeko 10:00etatik 13:00era bitarte izango da. Bi astetako prezioa 120 eurokoa da. Hala ere egun solteetan joateko aukera ematen dute. Kasu horretan 15 eurokoa izango da kuota. Izena emateko epea bihar irekiko da abenduaren 13ra arte. Interesa duenak irrizblai@gmail.com helbidera mezu bat idatzi beharko du edota 688 845 138 telefono zenbakira deitu.