'Lingua Nabajorum' antzezlana gaur Beasainen, CAFen euskara batzordearen eskutik
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, urtero ekintza bereziren bat antolaten dute CAFen. Aurtengo ekitaldia, ordea, «CAFetik kanpora ateratzea» erabaki dute: gaur, 19:00etan, Beasaingo Usurbe Antzokian, Tartean Teatroaren Lingua Nabajorum. Euskarar...
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, urtero ekintza bereziren bat antolaten dute CAFen. Aurtengo ekitaldia, ordea, «CAFetik kanpora ateratzea» erabaki dute: gaur, 19:00etan, Beasaingo Usurbe Antzokian, Tartean Teatroaren Lingua Nabajorum. Euskararen historia txoroa antzezlana ikusteko aukera izango da. Sarrera irekia da eta dohainik. Patxo Telleriak idatzitako lana da Lingua Nabajorum. Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Telleria bera ariko da oholtzan Mikel Martinezekin batera.