Urki Balerdik zuzentzen duen Rubiorena jatetxea Repsol Gidan sartu dute
Urtebete da Urki Balerdi zeraindar sukaldariak Beasaingo Rubiorena-Gutizi jatetxea kudeatzen duela. Lehenengo urteurrena betetzear denean, 2017ko Repsol Gidarako aukeratua izan dela jakinarazi diote. Beasaingo beste jatetxe bat ere bada Repsolen Gidan:...

Urtebete da Urki Balerdi zeraindar sukaldariak Beasaingo Rubiorena-Gutizi jatetxea kudeatzen duela. Lehenengo urteurrena betetzear denean, 2017ko Repsol Gidarako aukeratua izan dela jakinarazi diote. Aitorpen hori, “eguneroko lanaren eta ahaleginaren errekonozimendua” dela azaldu dute gidaren arduradunek.
Beasaingo beste jatetxe bat ere bada Repsolen Gidan: Urkiola jatetxea.