Dani Garcia, Oiartzabal, Elustondo eta Diaz de Cerio, Zelai Ariztin
Gaur arratsaldean La Salle ikastxeetan ikasitako lau futbolarik mahai-ingurua egin dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Dani Garcia Eibarreko kapitainak, Aritz Elustondo eta Mikel Oiartzabal Realeko jokalariek eta Iñigo Diaz de
Gaur arratsaldean La Salle ikastxeetan ikasitako lau futbolarik mahai-ingurua egin dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Dani Garcia Eibarreko kapitainak, Aritz Elustondo eta Mikel Oiartzabal Realeko jokalariek eta Iñigo Diaz de Cerio Realeko eta Athleticeko jokalari ohiak parte hartu dute. Beraiekin batera, Mitxel Badiola Realeko formazio taldeen arduraduna egon da. Azken hau Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko irakaslea da. Moderatzaile lana Iñaki de Mujikak egingo du: Onda Vasca irratiko Kirol burua eta La Salle Irungo ikasle ohia. Amaieran, Realaren eta Eibarren kamisetak zozkatu dituzte eta haurrek jokalariekin argazkiak atera dituzte.