Elustono anai-arreben kontzertua Gaztetxeko Garagardo Festan
Larunbatean egingo dute festa Legazpiko Gaztetxean, erromeria ere egongo da
Larunbatean Garagardo Festa egingo dute Legazpiko Gaztetxean. 18:00etan ekingo diote festari, 19:00etan mokadua eskainiko dute eta 19:30ean Elustondo anai-arrebak kontzertua egingo dute. Jaia erromeria giroan jarraituko dute, izan ere, 23:00etan erromeria hasiko dela iragarri dute Gazte Asanbladako antolatzaileek.












