Etzegarateko bidesaria 2018an jarriko da martxan
Bidegi foru elkarteak Etzegarateko bidesaria eta Deskarga-Antzuola-Bergara bide zatia egiteko kontratuak esleitu ditu 58 milioi euroan (BEZarik gabe).
Etzegaraten kamioiei bidesaria kobratzeko instalazioak egiteko eta kobraketa lau urtez kudeatzeko kontratua Bidelan enpresari esleitu dio Bidegik, 16 milioi euroan. Ordainketa sistema berria 2018ko urtarrilean jarriko da martxan.
Beasain eta Bergara lotzen dituen autobidearen azken zatiari dagokionez (Deskarga-Antzuola-Bergara), Mariezkurrena aldi baterako enpresen batuketari esleitu dio. Esleipena 41,7 milioi eurokoa da, eta errepide zati berria, ordaintzekoa hori ere, 2019an egongo da amaituta.