Gipuzkoako Foru Aldundiak kolmado izena jarri dio 2016ko kultur bonuaren gaineko informazioa emateko Donostian ireki duen guneari. Gune horrez gain, kolmado ibiltari bat ere abiarazi dute. Kamioi horretan doana kultura da, baita bonuaren filosofiaren azalpen guztiak ere. Kolmado Ibiltaria Legazpin izango da gaur.
Supermerkatuen aurrekoak izan ziren kolmadoak; hala Espainian nola Espainiak Latinoamerikan bere egindako koloniatan elikagai eta orotariko dendei ematen zitzaien izena da. Oraindik ere erabiltzen da Latinoamerikako hainbat herrialdetan.
Goizean eta arratsaldean
Gaurkoan kulturaren Kolmado Ibiltariak Legazpin egingo du geldialdia. Goizean 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara kultura bonuaren nondik norakoaren berri emango diete bertan legazpiarrei. Izan ere, kolmadoarekin Donostiatik harago, herriz herri eraman nahi dute bonuaren filosofia.
Kultur Bonuaren helburua kulturaren kontsumoa sustatzea dela diote aldunditik, baita «gainbilketa herritarrei itzultzea eta sektoreari laguntze». Bonua abenduaren 3tik eskuratu daiteke ohiko saltokietan.