Presoen auzia mahai gainean jartzea du helburu Kalera Kalerak
Presoen egoerari «konponbidea» bilatzea eskatzen du Kalera Kalerak. Goierriko ekitaldi nagusia Ordizian egingo den elkarretaratze ibiltaria izango da
Hamarnaka preso ohi eta herritar elkartu ziren atzo iluntzean Ordiziako Plaza Nagusian, Kalera Kalera mobilizazio zikloa aurkezteko. Presoen auzia jendartera ekartzea eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida mahai gainean jartzea izango ditu helburu Kalera Kalerak. Ostiralean hasi eta urte bukaerara arte, hainbat ekimen eta mobilizazio antolatu dituzte; nagusiena, abenduaren 28an Ordizian egingo den eskualde mailako ekitaldia izango da.
ETAren jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik «bost urte igaro dira, eta denbora horretan guztian eskakizunak etengabeak izan badira ere, emandako pausuak ez dira nahikoak» izan, atzoko agerraldian azaldu zutenez. Dagoeneko «iragana» den «gatazka armatuaren ondorioak erabakitzeko inolako mugimendurik gabeko bost urte» izan direla gehitu zuten.
Euskal presoen egoerari dagokionez, «aurrera egin ordez, atzera egin» dela nabarmendu zuten. Horretaz gain, gaur egungo espetxeen egoeraren inguruan «aurreko urteetakoa baino larriagoa» dela esan zuten. Horregatik guztiagatik, «etorkizunari konponbiderako ekarpena egin nahi» diote eta «preso guztien kaleratzea zein iheslari guztien itzuleraren beharra exijitzeko unea» dela gehitu zuten.
Bide horretatik, «amnistia, bakea eta Euskal Herriarentzako askatasunaren alde irmotasunez borrokan» aritu direnei «aukera» eman nahi dietela azaldu dute Kalera Kalera egitasmoko kideek, beraien helburua «lehen bailehen denak kalera» ateratzea baita.
EKINTZAK HERRIZ HERRI
ATAUN
- Abenduak 24. Preso eta iheslarien aldeko kantu eskea.
- Abenduak 26 eta 27. Preso eta iheslarien aldeko 24 orduko Kaleragunea, ekitaldi ezberdinekin.
- Abenduak 27. Manifestazioa, San Martin auzoan zehar.
- Abenduak 31. Kantu eskea San Martin auzoan, preso eta iheslarien alde.
- Abenduak 22. DJ Olarius, 19:00etan, plaza azpian.
- Abenduak 23. Elkarretaratze mugikorra, 19:30ean.
- Abendurak 24. Kalea kantuz presoen alde, 19:30ean, Zubimuzu plazatik.
- Abenduak 30. Elkarretaratzea, 19:00etan, Igartzako zubitik hasita.
- Abenduak 31. Topa egitea, 19:30ean, Zubimuzu plazan.
- Abenduak 16, 17 eta 18. Lazkaoko presoen eta preso ohien eskulanen erakusketa, frontoian.
- Abenduak 23 eta 30. Elkarretaratze ibiltariak, 20:00etan.
- Urtarrilak 8. Astotxo Egunean, elkarretaratze ibiltaria, 11:00etan.
- Abenduak 30. Elkarretaratzea 20:00etan.
- Abenduak 17. Egun osoan (10:00-20:00), bigarren eskuko elkartasun kale-denda.
- Abenduak 24. Kantu eskea 10:00etan hasita. Bazkaria Irriki elkartean.
- Abenduak 28. Elkarretaratze ibiltaria 11:00etan, Eguberrietako azoka berezian. Arratsaldean, eskualde mailako ekitaldia egingo dute.
- Abenduak 30. Elkarretaratzea 20:00etan, plazan.
- Abenduak 31. Korrika presoak kalera, San Silbestrea, 18:00etan. Ondoren, topa egitea, 20:00etan.
- Abenduak 24. Kantu eskea. Kalera Kalerako materiala saltzeko postua egongo da, egunean zehar.
- Abenduak 30. Elkarretaratzea plazan, 19:00etan. Eskuorri banaketa herrian zehar.
- Abenduak 24. Olentzeroren ondoren, elkarretaratzea, musikaz lagunduta. Plazan, aulki hutsa jarriko da Xabiren hutsunea adierazteko.
- Abenduak 31. Elkarretaratzea 20:00etan, eta 01:00etan, topa egitea.
- Abenduak 30. Txokolate jana plazan, 17:00etan.
- Abenduak 31. Kalera, kalera manifestazioa, plazatik abiatuta.
- Abenduak 16. Mahai ingurua preso ohiekin, 19:30ean, Ludotekan. Hizlariak: Inma Berriozabal, Gurutze Arrondo eta Idoia Arrondo.
- Abenduak 23. Arkaitz Saezen 17. espetxealdia irudikatuz, mahai eta aulki hutsa jarriko dituzte kioskoan, 19:00etan.
- Abenduak 16 eta 23. Kalera Kalerako materiala salgai egongo da.
- Abenduak 31. Elor Txiki mendira irteera, 09:00etan abiatuta. Iluntzean, gaztaina jana.
- Abenduak 24. Elkarretaratzea 19:00etan, udaletxe atarian.
- Abenduak 31. Elkarretaratzea 19:00etan, Gernika plazan.













