Aldundiak frankismoaren garbiketa prozesua pairatu zuten Urolako treneko langileak omendu ditu
Aldundiak frankismoaren garbiketa prozesua pairatu uzten Urolako treneko 123 langileak omendu zituen atzo Donostiako Tabakalera eraikinean. Omenduen artean Alejandro Erratzu zegoen, Anjel Erratzu Urretxuko zinegotzi ohiaren aita. Ekitaldian Markel Olano
Aldundiak frankismoaren garbiketa prozesua pairatu uzten Urolako treneko 123 langileak omendu zituen atzo Donostiako Tabakalera eraikinean. Omenduen artean Alejandro Erratzu zegoen, Anjel Erratzu Urretxuko zinegotzi ohiaren aita.
Ekitaldian Markel Olano diputatu nagusiak parte hartu zuen. Olanok 123 langile hauek askatasunaren eta balio demokratikoen aldeko hautua egiteagatik jazarriak izan zirela gogoratu zuen. “Agintari legitimoei leial mantendu ziren eta horregatik izan ziren zigortuak”, esan zuen.
Olanorekin batera, hainbat diputatuk eta udalerri ezberdinetako ordezkariek parte hartu zuten. Nafarroako gobernuak ere ordezkariak bidali zituen.
Burdinbideko langileek lanean jarraitu zuten gerra hasi zenean. Altxatuak Irun eta Donostian sartu zirenean, ebakuazio agindua eman zuten eta Urolako treneko 79 langilek agindua bete zuten: hainbat bagoi eta lokomotor Bizkaira eraman zituzten eta burdinbidean sabotajeak egin zituzten altxatuek erabiltzea saihesteko. Urretxuko zubietako bat bota zuten, besteak beste.
Altxatuek, iritsi zirenean, bando bat plazaratu zuten: 48 orduan lanpostuan aurkezten ez zen langile oro kaleratua izango zen. Bizkaira alde egin zutenak lanik gabe gelditu ziren. Hauei beste bost gehitu zitzaizkien. Guztira, 84 lagun gelditu ziren lanik gabe. Besteek aldi baterako zigorrak jaso zituzten.