Dani Garciak, Mikel Balentziagak eta Urolako kapitainek ospitaleko haurrak bisitatu dituzte
Gabonak ospitalean igarotzea ez da gozoa eta urtero kirolari ezagunek Donostiako ospitalean dauden haurrak bisitatzen dituzte apur bat alaitzeko. Aurten, ekimen hau Zumarragako ospitalera zabaldu dute eskualdeko bi kirol taldek:
Gabonak ospitalean igarotzea ez da gozoa eta urtero kirolari ezagunek Donostiako ospitalean dauden haurrak bisitatzen dituzte apur bat alaitzeko. Aurten, ekimen hau Zumarragako ospitalera zabaldu dute eskualdeko bi kirol taldek: Urola futbol taldeak eta Ordizia errugbi taldeak. Gaur, haurrek Urolako kapitainen eta Mikel Balentziaga eta Dani Garcia futbolari zumarragarren bisita jaso dute. Bihar, 12:00etan, Ampo Ordiziako jokalariak izango dira ospitaleko haurrei bisita egingo dietenak.
Gaurko bisitan Mikel Balentziaga Athletic-eko jokalariak, Dani Garcia Eibar taldeko kapitainak eta Urolako taldeko hiru jokalarik parte hartu dute: Ioritz Zufiria eta Markel Oruesagasti lehen taldeko kapitainek eta Aitor Moreno bigarren taldeko kapitainak. Balentziagak eta Garciak sinatutako argazkiak oparitu dizkiete haurrei eta Urolako jokalariek, berriz, Urretxu eta Zumarragako taldearen kamisetak, bufandak eta banderatxoak.