Ezkio eta Itsaso banandu eta udalerri independientea sortzea onartu du aldundiak
Auzotarren ekimena eta galdeketaren emaitzak izan ditu kontuan Aldundiak, erabakia hartzerakoan .Kudeaketa Batzordea osatuko dute udala gidatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du Ezkio-Itsasoko Udalak egindako eskaera. Horrenbestez, Ezkio eta Itsaso banandu eta azken honek udal independientea osatuko du. Gaur argitaratu dute banaketa horri bide ematen dion foru dekretua, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Dekretu horrek dionez, auzotarren ekimena, erakundeek prozesuan zehar izan duten «inplikazio aktiboa» eta kontsultan izandako «parte-hartze handia» izan ditu kontuan aldundiak.
Udalerri berriak Itsaso izango du izena, eta banaketa egiteko, 1941eko abuztuaren 28an egindako mugaketa aktan jasotako lurralde mugak hartuko dituzte kontuan. Horien arabera, 8.856 kilometro koadroko azalera izango du Itsasok. Orain, bere ondasunen katalogoa eta inbentarioa egin beharko ditu. Arbitraje batzorde batek ebatziko ditu ondare banaketa dela eta sor litezkeen auziak.
Hurrengo udal hauteskundeak egin eta udal korporazio berria eratu arte, Batzorde Kudeatzaile bat batek zuzenduko du udal berria. Bost kide izango dituen batzorde hori Aldundiak izendatuko du, Itsasok hartzen duen lurralde eremuko hauteskunde mahaian izandako emaitzak kontuan hartuta.
Hogeita bat urteko ibilbidea
Dekretuak jasotzen duenez, 1995. urtean egin zuen aurreneko eskaera Ezkio-Itsasoko Udalak, plenoan aho batez onartutako idatzi baten bidez. Orduan indarrean zegoen foru arauak, baldintza bezala, herri batek banatzeko gutxienez 2.500 biztanle izan behar zituela zioen. Baina hainbat herri, Ezkio-Itsaso bezala, Frankismo garaian eta «herritarren iritzia kontuan izan gabe elkartu» zituzten. Kasu horietan, udalerriek berriro banatu eta «aurrez zituzten ezaugarri historikoak» berreskuratzeko aukera aldarrikatu zuten.
Bide beretik, 2016ko martxoaaren 16ko bileran, «Itsaso herri-eremua Ezkio-Itsaso udalerritik bereizteko eta udalerri berria izateko» behin betiko erabakia hartu zuen udalbatzak. Apirilaren 4an, espedientea aurkeztu zion Foru Aldundiari , hark zegokien ebazpena eman zezan.
2016ko irailaren 18an berriz, auzotarren iritzia ezagutzeko galdeketa egin zuten. 140 auzotarretatik 119k eman zuten botoa, eta horietatik 88 izan ziren banatzearen aldekoak. Galdeketa hori eta udalak hartutako erabakia eta aurkeztutako espedientea kontuan hartuta, Itsaso banandu eta herri independiente gisa eratzeari argi berdea eman dio orain Gipuzkoako Foru Aldundiak.
ITSASO UDALERRIAREN ONDASUNEN ZERRENDAEraikinak eta azpiegiturak:1. Goiko Ostatua (Itsaso).2. Goiko Ostatuko plaza (Itsaso).3. Itsa soko hilerria (Itsaso).4. Itsa soko Ostatua (Itsaso).5. Eskola nazionalaren eraikina (Itsaso).6. Itsa soko plaza, Ostatuaren ondoan (Itsaso).7. Eskola nazionalaren eraikina, Alegiako Elkartea (Itsaso-Alegia).8. Frontoia edo pilotalekua (Itsaso-Alegia).9. Alegiako plaza, frontoia eta eskola nazionalaren ondoan (Itsaso-Alegia).Eraikinari lotutako lurzoru librea:1. Lurzoru librea, Itsasoko Ostatua (Itsaso), 522 m²-koa.2. Lurzoru librea, eskola nazionalaren eraikina (Itsaso-Alegia), 597 m²-koa.3. Lurzoru librea, frontoia ( Itsaso-Alegia), 303 m²-koa.Lursailak:1. AIU-4ko lursaila ( Itsaso), 22 m²-koa.2. AIU-4.1eko lursaila ( Itsaso), 1.926 m²-koa.3. AIU-4.1eko lursaila ( Itsaso), 1.033 m²-koa.4. Lursaila ( Itsaso), 98,17 m²-koa.5. AIU-4.2ko lursaila, 6. zk. ( Itsaso), 4.862 m²-koa.6. AIU-4.2ko lursaila ( Itsaso), 309 m²-koa.7. Alegiako lursaila, zelaia ( Itsaso-Alegia), 359,68 m²-koa.8. Intxaurrondo etxe ondoko lursaila ( Itsaso-Alegia), 32,32 m²-koa.9. Frontoi inguruko lursaila ( Itsaso-Alegia), 350 m²-koa.10. Alegiako plazaren inguruko lursaila ( Itsaso-Alegia), 148,57 m²-koa














