Irizarrek 18 autobus elektriko egiteko kontratua sinatu du Baionan
Euskal Kostaldea-Aturri hirigunearekin sinatu du kontratua
Irizar e-mobilityk, Irizar taldeko elektromugikortasun enpresa berriak, kontratu handi bat sinatu du Baionan, Lapurdi. Kontratuaren arabera, 18 autobus egingo dituzte, 18,23 metro luzeko autobus artikulatuak, %100 elektrikoak. Karga estazioak ere egingo dituzte linea bakoitzaren bukaeran azkar kargatzeko. Zerbitzu berria 2019ko apirilaren 1ean jarriko da martxan eta Euskal Kostaldea-Aturri Hirigunea lehenengoa izango da estatu frantsesean BRT sistemadun bi linea oso %100 elektrikoak izaten.