Zegamako Oiarbide harategiko Patxi Arangiz sariarekin
Donostiako San Tomas festak oihartzuna izan du Goierri aldean ere, Zegamara eta Gabiriara sari sendoak bidali ditu eta.
Zegamara, Euskal Herriko XIX Txistorra lehiaketaren bigarren saria joan da. Oiarbide harategiko Patxi Arangiz harakinak irabazi du. Lehen saria Nafarroara joan da, Olaztiko Patxi Aldasorok irabazita. Hirugarren saria ere nafar batek irabazi du, Irurtzungo Iñigo Urrutiak.
Barazkien atalean, aldiz, Anttoni Murgiondo gabiriarrak bi sari irabazi ditu. Batetik, barazkien posturik onenaren saria jaso du eta, bestetik, Jose Salaberria Oroimenezkoa irabazi du.