Legazpiko Udalak bertsolari beteranoei saria eman eta omenaldia egin diete Bertso-Olariek
Iñaki Azarolak eta Bittor Agirrek bertsotan adierazi zuten Legazpiko Udalak Kultura Saria 2016, udalak ematen duen lehena, jaso izanak sortutako poza. Biek ala biek eskertu zuten eta biak harro agertu ziren legazpiarrak izateagatik. Gero, barrea artean, Brinkolakoak direla aldarrikatu zuten. Ekitaldi polita izan zen, Bertso-Olariak eskolako bertsolariek kantatu zieten eta Axier Iriondok egindako kopla batzuk kantatu zituzten sari banaketara joandako guztiek azkenean.