ELA sindikatuak ‘Osasuna ez da negozioa’ salatzeko elkarretaratzea egin du Beasainen
ELA sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Beasainen, Mutualia eta Fremapen aurrean. ELAren esanetan, 2015eko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen mutuen lege berriaren ondorioz, «mutuen boterea handituz gaixotasun arruntek eragindako bajen kudea- ketan, langileek babes txikiagoa dute mutuen gehiegikerien aurrean. Gaur egun, baja arruntean aurkitzen den langileak mutuaren aldetik jasaten duen presioa eta kontrola kontrolaezina dira.