
Ohiko zerbitzuez gain, etzi, abenduaren 24rako eta hilaren 31rako ordutegi bereziak izango ditu Junetorri autobusak. Hain zuzen, autobusa honako ordu tarteetan ibiliko da: 10:30-14:30 eta 17:30-21:04. Abenduak 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo eta urtarrilaren 6an 17:00-20:53 ordu arteko ordutegia izango du herrigunea eta auzoak lotzen dituen Junetorrik.