Legazpiko Udalak Eguberrietarako antolatu duen egitarauaren barruan, pailazoen bi saio izango dira datozen egunetan, Pupu eta Lorerekin batetik, eta Tomas eta Muxugorrirekin bestetik.

Haurrak dira Eguberrietako protagonistak, eta haurrentzako ekitaldi berezirik bada, hori pailazoen ikuskizunak izaten dira. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urteroko ikuskizuna egin zuten pasa den astean, Ordizian. Baina inor gogoz gelditu bada, Legazpin izango du aukera datozen egunetan. Izan ere, pailazoen bi saio antolatu dituzte hilaren 26 eta 27rako.
Aurrenekoa, Pupu eta Lore, haizearen herrira ikuskizuna izango da. Astearte honetan, hilak 27, egingo dute, 18:00etan, Latxartegi aretoan. Pupu eta Lore, Pirritx eta Porrotxen ikuskizunetako haurtxoak dira, eta ikuskizun honetarako, Imanol Urbietak umeentzako idatzitako kantu ezagunak hartu dituzte oinarri.
Asteazkenean, berriz, Tomaxen abenturak pailazo ikuskizuna izango da, ordu eta toki be-rean. Muxugorri pertsonaia berria lagun duela, liburutegira joango da Tomas, eta bertan, Txanogorritxo, Hiru txerritxoak eta Hamelingo txistulariak ipuinak ezagutuko dituzte, kantuz, dantzaz eta magiaz lagunduta.