Udalaren egutegiak doan jaso ahal izango dituzte herritarrek
ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko Udalak, urtero bezala, datorren urterako egutegia argitaratu du. Pareteko egutegia da, eta hileko argazki batekin jantzi dute. Ormaiztegiko argazkiak dira denak; gehienak, herritarrek ateratakoak. Nahi duten herritarrek, doan...
ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko Udalak, urtero bezala, datorren urterako egutegia argitaratu du. Pareteko egutegia da, eta hileko argazki batekin jantzi dute. Ormaiztegiko argazkiak dira denak; gehienak, herritarrek ateratakoak. Nahi duten herritarrek, doan jaso dezakete udaletxean bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian (09:00etatik 14:00etara).