Ilinti Legazpiko merkatarien elkarteak Gabonetako kanpaina bereziari amaiera emango dio bihar Laubiden ospatuko dute jaiarekin. Hamabost egunetan zehar bezeroek erosketak egin ostean euren telefono zenbakia kutxa batean sartu eta gero, bihar 10 erosketa txartelen zozketa egingo dute; txartel bakoitza 100 eurokoa da.
Helburua legazpiarrek erosketak Legazpin bertan egin ditzatela da. Ilintiko kide Begoña Mujikak dioenez, «urte asko dira kanpaina hau egiten dugula eta egiten ditugun guztien artean arrakasta gehien duena da». Herritik kanpo erosketak egiteko aitzakiarik ez, eta erosketak bertan egitera bultzatzeko orain bi urte udalak
Oparitu Legazpi leloa duten pegatinak banatu zituen saltokietan.
Laubideko oinezkoen kalean egingo dute bihar, 19:30etik aurrera festa. Txorizo muturrak, ardoa eta ura banatuko dituzte eta Legazpiko trikitilariek jaia girotuko dute. Zozketa 20:30ean egingo dutela aurreikusi du Mujikak.
Egun 48 bazkide inguru ditu Ilinti elkarteak eta gisa guztietako saltokiak hartzen ditu.