Gure Esku Dagoren ekitaldia larunbatean izango da
Bihar egitekoak ziren, baina Erregeentzako gutun-bilketa eta Ilintiren jaia direla eta aldatu egin dute
Biharko zegoen iragarrita Gure Esku Dagoren ekitaldia. Ilintiren eta pajeen gutuna-jasotzeko ekitaldiak direla eta, ordea, larunbatean, 19:30ean egingo da ekitaldia. Beraz, larunbatean, 19:30ean, urteberriko sariaren errifak salduko dira, eta kamisetak merke erosteko aukera eta gaztaina-jana izango da.













