Aspacerentzat Gastrolare solidarioa egiten ari dira gaur Dolarean
Gastrolare solidarioa egiten ari dira gaur Beasaingo Dolarean. 12:00etan eman zaio irekiera eta antolakuntzakoek esandakoaren arabera “jende asko gerturatu da lehenengo ordutik”. Aspace elkartearentzat diru bilketa egitea da gaurko Gastrolarearen helburua. Hori dela eta gaur pintxoekin lortutako dirua elkarte horrentzat izango da. Estimulu makina bat erostreko bideratuko da gaurko egunean bildutako dirua.
Arratsaldean eta iluntze partean ere egongo da aukera Dolarea hotelera gerturatu eta Aspacereekin kolaboratzeko, 00:00ak artea. Egun osoan zehar, aurpegi ezagunak, tailerrak eta dinamizatzaileak egongo dira eguna girotzeko.