BKL saskibaloi taldeak jaso du Beasaingo Kirol Sari Nagusia
Jon Erguin, Irati Zubizarreta, Ehunmilak, Arri BKL, Atzegi, Arri, Arku Tiroketa taldea, Wu Shu Lorea, Arrano Beltza taldea, Shorinji Kempo, BKL saskibaloia eta Real Sociedad ere saritu dituzte
Saridun guztiek elkarrekin atera dute argazkia.
Beasaingo Kirol Sariak banatu dituzte gaur iluntzean, lehenengo aldiz, Igartzako jauregian. Txiki geratu da Igartza, Beasaingo kirolarien eta kirol taldeen ordezkaritza zabala elkartu baita bertan.
Aipamen berezien sariarekin hasi da sari banaketa. Beasainen urte luzez lanean ari diren bost talderen lana goraipatu dute bertan: Arku tiroketa taldea (25 urte), Wu Shu Lorea (35 urte), Arrano Beltza Euskal Herri Kirol taldea (37 urte), Shorinji Kenpo (35 urte) eta BKL saskibaloia (50 urte).
Ondoren, zortzi mailatako sariak banatu dituzte. Herriko 26 kirol talde eta ikastetxeek osatzen duten Kirol Kontseiluak ondorengo epaia eman du:
- Erakunde edo enpresa babeslea: Arri tailer mekanikoa.
- Pertsona boluntarioa: Ehunmilak probako boluntarioak.
- Ikastetxea edo guraso elakrtea: Atzegi Txolarte.
- Kirol jarduera: VII. Ehunmilak.
- Ekipoa, kirol taldea edo elkartea: Arri BKL saskibaloi taldea.
- Kirol ibilbidea: Ehunmilak 2010-2016.
- Emakumezko kirolaria: Irati Zubizarreta.
- Gizonezko kirolaria: Jon Erguin.
- Sari Nagusia 2016: Arri BKL saskibaloi taldea.
Udalak ere eman du Udalaren Saria: Real Sociedad, aurtengo posterrean Igartzako jauregia ateratzeagatik.